XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Berriz ere hiru iheslari arrastatuak eta jestu gutiz kanporatuak, erran nahi dut mugaraino segituak eta han utziak español guarden gomendio! Urte bat barne, hiruetan-hogoita-hamarrez goiti badira gisa berean ondo hotarik haizatuak izan direnak.

Gure eskualdean

Errekontru izigarria zinez Uztaritzen gertatu den hori: Donibane Garazirat zoan treinak jo du eta xehatu Larresoroko bollanderarentzat ogia etxetarat heltzen zuen gizon baten autoa.

Gizon hori, Jean Ilharreguy, 57 urte, bera ere Larresortarra, kolpez hil da han berean. Gaixoak alta bazakien toki horren berri, astean hiru aldiz hortik iragaiten eta, beti tenore bertsuan...

Hola segituz, helduden Eguberrietako, ehunetarat joanen da zerrenda edo lixta hits hori...

Gizon arrotz bat brau sartu da, harmatua gainerat, Miarritzeko joieria batetan, joan den arratsalde apal batez, saltegiaren zerratzeko tenorean.

Dena mehatxu arizanik, han ziren sosak hartu ditu, miliuna pasaturik, diru xahar... Hau ere Miarritzetik: bada hor erakustegi bat itsasoko gauzeri buruz muntatua, eta jende ainitz ibilki, balio ere baitu segur.

Ez dira haatik denak sartzea pagatuz johan etxe hortarat.

Baitira segurik gauaz sartu direnak nolazpait eta horko arrain asko, batzu frango arradoak, ebatsi! Jateko ote? Ala untsa salduko dituztelako menturan? Nork daki zer zuten gogoan ohointza bitxi hori egin dutenek?

Itsasun, sua azkarki lotu da Biper-Berria izeneko lantegian eta besteak beste paper gehienak erre dira... Baina bat bazen hautsia, norbaitek du tzaikeriaz suaz hiztu.

Gizon arrotz batek, dena mehatxu arizanik, arrobatu du Baionan diru kanbioari ari den bulego bat.

Han ziren sosak hartu ditu bai eta urhe peza batzu... Gizona aurpegia gorde gabe sartua zen, pentsatzeko da ez dela ondo hotakoa.

Noizean behin urrezko gakoak deitzen diren sari bereziak emaiten dira ostatu esagutu horietan ezin hobeki plantatuak diren koziner batzueri.

Aste huntan, sari hori emana izan da Donibane Lohizunen Grand Hotel etxeko Bruno Cirino koziner gazteari.

33 urte ditu eta jadanik fama handia bildua dauka, ez ustegabetarik segur.

Jaz, urrezko gako bat eman zen ja Euskal-Herrian, Firmin Arrambide Garaztarrak ukan zuen...

Mundu zabalean

Ameriketako Guatemala herri-aldean, hogoita-hamar bat lagun hil dira arrainki andeatua janik.

Saltegi batean, ustegabetarik, mamutxen kontrako erremedio zerbait ixuria omen zuten arrainaren gainerat...!

Kanada-ko zati bat azkarki funditua izan da orrona bortitz baten ondorioz.

Hogoita-hamabost lagun hil segurik, desagertu asko bestalde eta ikaragarriko makurrak bazter guzietan.

Bangladesh herri-aldean aldiz, eurite bat izigarria eta urek hartu dituzte alimaleko eremuak! Ehun bat jende ito dira, edo berdin gehiago.

Hiru miliun badira aterberik gabe gelditu direnak.

Dei eta dei ari, nondik zer laguntza ukanen duten...